BLOGGEKO TALDEKIDEAK:

Kaixo:
Nagore Zapirain, Leire Arrate eta Igone Razkin gara. Lehen Hezkuntza 3.mailako ikasleak eta Teknologi berriak ikasgairako sortu dugu blogg hau.
Bertan, hainbat gauza interesgarri topa ditzazkezue. Ikusi, arakatu, mihatu, behatu...dezakezue.
Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aio pelaio!!!

GURE ARGAZKITXO BAT

GURE ARGAZKITXO BAT

miércoles, 14 de abril de 2010

Eskola 2.0 Proiektua

IRUZKINA:

Eskola 2.0 egitasmoaren helburua informazio eta komunikazioaren teknologiak hezkuntza sisteman txertatzea da. Informatikaren inguruko teknologiak garapen eta hedapen garrantzitsua izan du eta ondorioz eskola horri etekina atera beharrean ikusi da, ikaste irakaste prozesuan txertatuz. Informatika ikasgaia izateari utzi eta teknologia berriak curriculumeko ikasgai guztietan erabiltzeko apustua egin dute. Horretarako, LHko 5. mailako ikasleak digitalizatu dituzte: ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du, gela bakoitzean arbel elektronikoa eta armairu elektronikoak jarriko dituzte eta wifi konexioak.
Dudarik gabe, ikaste irakaste prozesuaren aro berrian sartu gara eskola 2.0 rekin, baina proiektua arrakastatsu izateko irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da. Azken batean, teknologia berriek eskaintzen dituzten tresna eta baliabideen kontrola izan behar dute eta beraz, teknologia berrietan trebatu beharko dute irakasleek, euren ikasleei trebatzeko aukera emateko.
IKT tresnak oso baliagarriak dira hezkuntzan, eta ikasteko beste modu bat eskainiko dutela argi dute irakasleek.