martes, 22 de junio de 2010
Eginez ikasten da
IRUZKINA:
Roger Schank-i eginiko elkarrizketaren zatia ikus dezakegu bideo honetan. Benetan interesgarriak dira irakaskuntzari buruz egiten dituen hausnarketak.
Berak dio eginez ikasten dela, hau da, pertsonalki egiten baduzu ikasiko duzu, baina bestela ez. Badago txinatar esaera zahar bat, Konfuziorena seguruenik, eta honela esaten du: " Esan zerbait, eta ahaztu egingo dut. Erakutsi zerbait eta orduan gogoratuko dut".
Jendeari edukiak ahoz azalduz ez dela erakusten esaten du. Berak beti bere konferentziatan gauza berdina galdetzen omen du: zenbat emergentzi ate dauzka 757 hegazkin batek? egia esan, hegazkina hartzen dugun bakoitzean entzuten dugu informazio hori, baina ez gara gogoratzen.
Egiten ikastea aspaldidanik egon den kontzeptua dugu. Irakaskuntza praktikan oinarritzen da, Einsteinek ere esan zuen, baina eskolak ez du kontzeptu hau praktikan jartzen. Irakasleek, beraiek dakitena azaltzen die ikasleei, eta ez du zerikusirik egiten ikastearekin. Roger-en ustez, 1600. urtean monjea zen liburua ikasleei irakurtzen ziena, ikasleek ez zekitelako irakurtzen, baina gaur egun ere sistema berdina erabiltzen dugu. Irakaslea klasera joaten da, temarioa ematen du eta ikasleek, irakasleak esan duen guztia ahaztu dutenez, azterketa egiten dute.
Argi dago ordenagailuen erabilpenak eta teknologia berriak irakaskuntza prozesurako oso baliagarriak direla, ikasleak berak egiten ikasten baitu.
Azken urteotan aurrerapausu handiak ematen ari dira arlo honetan, eta azkenean ikaskuntza irakaskuntza prozesu egokia aurkituko dugula ziur gaude.
FAMILIA ETA TEKNOLOGI BERRIAK
Hemen ikusten duzuen ekarpen edo testu honek aipatzen digu nola erabili teknologia berriak familian.Beraz, gurasoentzako gida bat dela esan dezakegu.
Batetik, aipatzen digu, teknologi berrien erabilerak seme-alabengan ondorio positiboak eta negatiboak dituela. Ondorio positiboei dagokionez, aipatzekoa da, egun internet eta ordenagailuen erabilera egokiak lexikoa handitzen laguntzen digula. Baita ere,ondenagailua era egokian erabiltzeak egungo gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen digu. Telefono mugikorrei dagokionez,azken hauek, pertsonen arteko komunikazioa errazten dute. Ondorio negatiboei begira, esan dezakegu, teknologi berriek adikzioa eta autokontrolerako zailtasunak ekar ditzaketela eta telefono mugikorren kasuan hizkera desegokia erabiltzeak ohitura linguistiko txarren eskuraketa erraz dezake.
Telebistari dagokionez, komenigarri eta beharrezkoa da haurrek telebistaren aurrean pasatzen duten denbora gurasoen aldetik kontrolatua egotea eta haurrek asteburuetan telebista ikusten pasatzen duten denbora astean zehar pasatzen dutenaren ezberdina izan behar da.
Internet eta ordenagailuen kasuan berriz, gurasoek seme-alabei etxean aukera hau eskaini aurretik beraiek bai internet eta baita ordenagailuak ere erabiltzen jakin beharra daukate.
Bideojokoen kasuan, komenigarria da bideojokoak haurren adinera egokituak egotea eta lehenengo joko saioetan gurasoak eta haurrak elkarrekin aritzea.
Azkenik, telefono mugikorrei dagokionez, seme-alabei mugikor bat eskaintzeko une egokia beraien bizitza soziala independenteagao izaten hasten denean da, komunikazio elementu bat bezala.
TEKNOLOGIA BERRIEN ABANTAILA ETA DESABANTAILAK
Bideo honetan, Teknologia berrien abantailak eta desabantailak ikusi ditzazkegu era argi batean.
Gaur egun, Teknologia berriek hartu duten garrantzia ikusirik, daukaten dena onuragarria izango delakoan ikasi eta barneratzen ditugu hauei buruz erakusten diguten guztia, baina hemen ikusi dezakegun bezela, desabantailak ere anitzak direla ohar gaitezke.
Nahiz eta bakarkako garapenerako onuragarriak eta produktiboak izan alde batetik,pasibotasunera eraman dezakete teknologia berriek eta honez gain, sozializatzeko arazoak ere ekar ditzakete batez ere haurren kasuan.
Honez gain, aipatu beharra dago, gurasoek ere badaukatela eragina kasu honetan, gurasoak geroz eta gutxiago jolastu eta parte hartzen baitute haurrekin eta honek, haurren artean gero eta bakardade gehiago bultzatu eta teknologia berri gehiago erabiltzeko joera hartzen baitute.
Beraz, gure ustez Teknologia berriak, egokiak izan daitezke, modu egoki eta kontrolatu batean erabiliz gero. Beti ere, bai guraso eta irakasleak ere jakinaren gainean egonik.
lunes, 21 de junio de 2010
GOSARI EGOKIAREN UNITATE DIDAKTIKOA
IKASTURTEA: 2009/ 2010
IKASLEEN EZAUGARRIAK: Lehen Hezkuntza 1.zikloko haurrentzat
KURRIKULUMEAN DUEN KOKAPENA: Natura, Gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera
LANDUTAKO GAITASUNAK:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
BEHAR DIREN BALIABIDEAK:
• Galdetegirako fitxak
• Ordenagailua
• Proiektorea
• Arbela
IKASLEEN PARTAIDETZA: Jarduera guztietan ikasle guztiek hartuko dute parte bai talde handietan eta baita talde txikietan ere. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde lana bultzatzea.
IRAKASLEAREN PAPERA: Arietak modu egokian planteatzea, haurraren eboluzioa jarraitzea eta laguntza behar izanez gero laguntzeko prest egotea. Honez gain, momentu oro haurrak motibatzea.
NONDIK HASI HELBURUA: - Lehen Hezkuntzako ikasleek modu egoki eta orekatu batean gosaltzen ikastea eta honetarako jarrera egokia adieraztea.
IKASLEEN ABIAPUNTUA: Gelan ikasleek galdeketa bat bete beharko dute bere gosaltzeko ohituren inguruan. BAI EZ
Egunero gosaltzen duzu?
Esnerik edaten duzu?
Frutarik jaten duzu ( zukua) ?
Zerealik jaten duzu ( ogia , tostadak…) ?
Opilik jaten duzu ( kruasana, madalena, palmera…) ?
Egoki gosaltzen duzula iruditzen zaizu?
HAURREN JAKIN NAHIA PIZTU ( MOTIBAZIOA) Ariketa guztiak haurrak parte hartzeko bideratuak egongo dira. Bestalde, gosari egokiaren garrantziaz jabearaziko diegu etorkizunari begira.
HELMUGA: Modu egoki eta orekatu batean gosaltzen ikastea eta gosariak duen garrantziaz jabetzea.
ERRUBRIKA:
Gosaritarako elikagai egokiak aukeratzen jakitea:
- Zukua edo fruta : % 10
- Esnekiak: % 10
- Zerealak: % 10
- Gurina: % 10
* Elikagai desegoki bat hautatuz gero - %10 izango du elikagai bakoitzeko.
Gosaritarako elikagai desegokiak identifikatzea:
- Bolleria industriala: % 10
- Batidoak: % 10
- Pastelak: %10
* Elikagai egoki bat hautatuz gero - %10 izango du elikagai bakoitzeko.
Gosaritarako beharrezkoa den denbora hartzen jakitea:
- 15 min. baino gutxiago: - %10
- 15 min. baino gehiago: % 10
Jardueretan jarrera eta partehartze egokia izatea:
- Irakasleak agintzen duena egitea : % 10
- Irakasleak partehartzeko esaten duenean modu egoki eta formalean partehartzea: % 10
IBILBIDEAREN DISEINUA: Egin beharreko ekintzak:
1. EGUNA
1. Jarduera: Ikasleen aurre ezagutzak jakiteko jarduera. Ikasleei galdetegi bat pasako diegu gosaltzeko garain dituzten ohiturak ezagutzeko. Modu honetan antzemango dugu dituzten gabeziak. Behin guztiek galdetegia bete eta gero talde txikitan erantzunak konparatuko dituzte eta ondoren talde handian komentatuko ditugu ateratako erantzunak.
- Materiala: Galdeketa Fitxa
- Iraupena: 45 minutu
2. EGUNA
1. Jarduera: Jarduera honen bidez, talde bakoitzak berain irizpidearen arabera zer gosalduko luketen aukeratuko dute arbelean egongo diren marrazkiak ( gailetak, esmea, gurina, fruta…)hautatuz. Ondoren, talde bakoitzak beste taldekideei azalduko die aukeratutako gosaria eta beraien ustez egokia den ala ez eztabaidatuko dute.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua
- Iraupena: 30 minutu
2. Jarduera: Irakasleak ikasleei jakinaraziko die arbelean dauden elikagaietatik zeintzuk diren gosaltzeko egokiak eta zeintzuk ez, zergaitia emanez eta ikasleak dituzten zalantza guztiak argituz.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua
- Iraupena: 15 minutu.
3. EGUNA
1.- Jarduera: Gosari egokiari buruzko bideotxo bat ipiniko diegu ikasleei (beheko aldean dago bideoa). Bertan, gosaltzeko ohitura onei zein txarrei buruz hitz egiten da. Bideoa ikusten bukatu ondoren, guztion artean ikusitakoa komentatuko dugu.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua.
- Iraupena: 20 minutu.
2.- Jarduera: Ikasle bakoitzak bere ustez egokia den gosaria diseinatuko du orain arte ikasitako guztia kontutan hartuz. Irakasleak jarduera hau notarako hartuko du.
- Materiala: papera eta arkatza.
- Iraupena: 25 minutu.
martes, 15 de junio de 2010
PROCASTER
Programa honen helburu nagusiena edukiak azaltzea da ordenadore bidez.
- GAITASUNAK:
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e)Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako edozein zikloko haurrentzat oso egokia da.
- ABANTAILAK:
Honek duen abantaila nagusiena ordenagailu bidez azaldu dezakegula ordenagailuan bertan landu nahi duguna.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, internet, Procaster , kamara eta mikrofonoa.
Tutoriala ikusteko:
Picassohead
Ordenagailuaren bidez aurpegiko espresio nahiz atal ezberdinak ezagutzea jolas moduan.
- GAITASUNAK:
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
g) Giza eta arte kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleei egokitutako programa da.
- ABANTAILAK:
Oso erabilgarria da era sinplean gauzatu baidaitezke aurpegi ezberdinak eta ordenadorearen bidez haurrak motibatuagoak egoten direlako.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, internet eta Picassohead programa.
ikusi nahi baduzue klikatu hemen
Tutoriala ikusteko:
jueves, 10 de junio de 2010
miércoles, 9 de junio de 2010
Teknologia Berrien Erabilpena
Teknologia berrien erabilpena, eskoletan era desberdinean ari dela sartzen esan dezakegu.
Gaur egun, badakigu nolako garrantzia hartzen ari diren teknologia berriak eta beraiekin egin edo burutu daitezkeen ariketak. Orain arte, lagungarri bezala erabili ditugun proiektu eta programak, orain, irakaskuntza proiektuaren barnean sartzen eta garrantzia hartzen hasi dira, esan daiteke, beharrezko bilakatu direla teknologia berriak irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Haur hezkuntzatik hasi eta ondorengo urteetan oraindik indar handiagoa hartzen ari den proiektua da teknologia berrien arloa. Eskola askotako irakaskuntza jada, horretan oinarritua baitago, hau da, ordenagailu bidez eta ordenagailu bidezko programetan oinarritua.
Garrantzitsua da, jabetzea, nolako garrantzia daukaten gaur egun teknologia berriak, hemendik aurrera beharreko instrumentu bilakatuko baita ikastetxe guztietan.
SCRACH: Eragiketak

- HELBURUAK:
Programa honen bidez, haurrek eragiketak egiten ikasiko dute modu ludiko eta dibertigarri batean.
- GAITASUNAK:
c) Matematikarako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Jarduera hau, Lehen Hezkuntzako 2.ziklorako egokia da, hain zuzen, 3.mailarako.
- ABANTAILAK:
Era erraz eta dibertigarrian eragiketak egiten ikasiko dute.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, interneta eta Scratch programa.
tutoriala ikusteko:
MINDOMO: Elikadudaren eskema
- HELBURUAK:
Haurrek dieta orekatu baten nondik norakoak ezagutuko dituzte programa honen bidez modu argi eta eskematikoan.
- GAITASUNAK:
a) Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna
d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
h)Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen hezkuntza 2.ziklorako egokia da.
- ABANTAILAK:
Programa honek hainbat abantaila ditu. Batetik, mapa kontzeptuala denez, haurrek ikasi beharrekoa errazago barneratzen dute ideia nagusiak modu argi eta antolatu batean agertzen baitira. Bestetik, bai argazki, bideo, marrazki.... txerta daitezke eta honek irakaskuntza ikaskuntza prozesua errazten du.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, internet, mindomo programa eta proiektorea.
tutoriala ikusteko:
PIXTON: Gosari egokia
Ikusten ez bada, hemen sakatu dieta orekatua
- HELBURUAK:
Progama honen bidez, haurrek ordenagailuarekin komiki bat egiten ikasi dezakete modu errazean. Guk egindako komikia elikadura egokiaren ingurukoa da eta bertan, dieta orekatuaren nondik norakoak ezagutzeko parada izango dute.
- GAITASUNAK:
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta komikiaren arabera adin ezberdinetako haurrekin landu ahal izango dugu.
- ABANTAILAK:
Era dibertigarri eta entretenigarriaren bidez haurrek komiki bidez nahi duten gaia landu ahal izango dute.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, interneta eta Pixton programa.
tutoriala ikusteko:
VOKI: Gosarietarako abestia
- HELBURUAK:
Era dibertigarri batean jaso nahi den mezua entzuteko balio du.
- GAITASUNAK:
d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako egokia da.
- ABANTAILAK:
Irakasleak edo ikasleek eman nahi duten mezua era dibertigarri eta ludikoan entzuteko balio du, era honetan haurrak gehiago motibatuko direlarik.
- BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua, interneta, Voki programa eta mikrofonoa.
Tutoriala ikusteko:
PUZZLEA
-HELBURUAK:
Puzzleak osatzea irudiak identifikatuz era entretenigarri batean.
- GAITASUNAK:
c) Ikasten ikasteko gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimerako gaitasuna
- NORI ZUZENDUA:
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta pieza kopuru eta zailtasunaren arabera adin ezberdinetako haurrentzako zuzendua egongo da.
- ABANTAILAK:
Ohiko puzzleak izan ordez, ordenagailu bidez osatu ahal izango dituzte puzzleak.
- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:
Ordenagailua, interneta eta programa.
tutoriala ikusteko: