BLOGGEKO TALDEKIDEAK:

Kaixo:
Nagore Zapirain, Leire Arrate eta Igone Razkin gara. Lehen Hezkuntza 3.mailako ikasleak eta Teknologi berriak ikasgairako sortu dugu blogg hau.
Bertan, hainbat gauza interesgarri topa ditzazkezue. Ikusi, arakatu, mihatu, behatu...dezakezue.
Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aio pelaio!!!

GURE ARGAZKITXO BAT

GURE ARGAZKITXO BAT

martes, 22 de junio de 2010

Eginez ikasten da



IRUZKINA:

Roger Schank-i eginiko elkarrizketaren zatia ikus dezakegu bideo honetan. Benetan interesgarriak dira irakaskuntzari buruz egiten dituen hausnarketak.
Berak dio eginez ikasten dela, hau da, pertsonalki egiten baduzu ikasiko duzu, baina bestela ez. Badago txinatar esaera zahar bat, Konfuziorena seguruenik, eta honela esaten du: " Esan zerbait, eta ahaztu egingo dut. Erakutsi zerbait eta orduan gogoratuko dut".
Jendeari edukiak ahoz azalduz ez dela erakusten esaten du. Berak beti bere konferentziatan gauza berdina galdetzen omen du: zenbat emergentzi ate dauzka 757 hegazkin batek? egia esan, hegazkina hartzen dugun bakoitzean entzuten dugu informazio hori, baina ez gara gogoratzen.
Egiten ikastea aspaldidanik egon den kontzeptua dugu. Irakaskuntza praktikan oinarritzen da, Einsteinek ere esan zuen, baina eskolak ez du kontzeptu hau praktikan jartzen. Irakasleek, beraiek dakitena azaltzen die ikasleei, eta ez du zerikusirik egiten ikastearekin. Roger-en ustez, 1600. urtean monjea zen liburua ikasleei irakurtzen ziena, ikasleek ez zekitelako irakurtzen, baina gaur egun ere sistema berdina erabiltzen dugu. Irakaslea klasera joaten da, temarioa ematen du eta ikasleek, irakasleak esan duen guztia ahaztu dutenez, azterketa egiten dute.
Argi dago ordenagailuen erabilpenak eta teknologia berriak irakaskuntza prozesurako oso baliagarriak direla, ikasleak berak egiten ikasten baitu.
Azken urteotan aurrerapausu handiak ematen ari dira arlo honetan, eta azkenean ikaskuntza irakaskuntza prozesu egokia aurkituko dugula ziur gaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario