BLOGGEKO TALDEKIDEAK:

Kaixo:
Nagore Zapirain, Leire Arrate eta Igone Razkin gara. Lehen Hezkuntza 3.mailako ikasleak eta Teknologi berriak ikasgairako sortu dugu blogg hau.
Bertan, hainbat gauza interesgarri topa ditzazkezue. Ikusi, arakatu, mihatu, behatu...dezakezue.
Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aio pelaio!!!

GURE ARGAZKITXO BAT

GURE ARGAZKITXO BAT

miércoles, 9 de junio de 2010

Teknologia Berrien Erabilpena

Check out this SlideShare Presentation:
Teknologia berrien erabilpena, eskoletan era desberdinean ari dela sartzen esan dezakegu.
Gaur egun, badakigu nolako garrantzia hartzen ari diren teknologia berriak eta beraiekin egin edo burutu daitezkeen ariketak. Orain arte, lagungarri bezala erabili ditugun proiektu eta programak, orain, irakaskuntza proiektuaren barnean sartzen eta garrantzia hartzen hasi dira, esan daiteke, beharrezko bilakatu direla teknologia berriak irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Haur hezkuntzatik hasi eta ondorengo urteetan oraindik indar handiagoa hartzen ari den proiektua da teknologia berrien arloa. Eskola askotako irakaskuntza jada, horretan oinarritua baitago, hau da, ordenagailu bidez eta ordenagailu bidezko programetan oinarritua.
Garrantzitsua da, jabetzea, nolako garrantzia daukaten gaur egun teknologia berriak, hemendik aurrera beharreko instrumentu bilakatuko baita ikastetxe guztietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario