SEKUENTZIA DIDAKTIKOA: GOSARI EGOKIA FITXA TEKNIKOA
IKASTURTEA: 2009/ 2010
IKASLEEN EZAUGARRIAK: Lehen Hezkuntza 1.zikloko haurrentzat
KURRIKULUMEAN DUEN KOKAPENA: Natura, Gizarte eta kultura ingurunearen ezaguera
LANDUTAKO GAITASUNAK:
a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
BEHAR DIREN BALIABIDEAK:
• Galdetegirako fitxak
• Ordenagailua
• Proiektorea
• Arbela
IKASLEEN PARTAIDETZA: Jarduera guztietan ikasle guztiek hartuko dute parte bai talde handietan eta baita talde txikietan ere. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu talde lana bultzatzea.
IRAKASLEAREN PAPERA: Arietak modu egokian planteatzea, haurraren eboluzioa jarraitzea eta laguntza behar izanez gero laguntzeko prest egotea. Honez gain, momentu oro haurrak motibatzea.
NONDIK HASI HELBURUA: - Lehen Hezkuntzako ikasleek modu egoki eta orekatu batean gosaltzen ikastea eta honetarako jarrera egokia adieraztea.
IKASLEEN ABIAPUNTUA: Gelan ikasleek galdeketa bat bete beharko dute bere gosaltzeko ohituren inguruan. BAI EZ
Egunero gosaltzen duzu?
Esnerik edaten duzu?
Frutarik jaten duzu ( zukua) ?
Zerealik jaten duzu ( ogia , tostadak…) ?
Opilik jaten duzu ( kruasana, madalena, palmera…) ?
Egoki gosaltzen duzula iruditzen zaizu?
HAURREN JAKIN NAHIA PIZTU ( MOTIBAZIOA) Ariketa guztiak haurrak parte hartzeko bideratuak egongo dira. Bestalde, gosari egokiaren garrantziaz jabearaziko diegu etorkizunari begira.
HELMUGA: Modu egoki eta orekatu batean gosaltzen ikastea eta gosariak duen garrantziaz jabetzea.
ERRUBRIKA:
Gosaritarako elikagai egokiak aukeratzen jakitea:
- Zukua edo fruta : % 10
- Esnekiak: % 10
- Zerealak: % 10
- Gurina: % 10
* Elikagai desegoki bat hautatuz gero - %10 izango du elikagai bakoitzeko.
Gosaritarako elikagai desegokiak identifikatzea:
- Bolleria industriala: % 10
- Batidoak: % 10
- Pastelak: %10
* Elikagai egoki bat hautatuz gero - %10 izango du elikagai bakoitzeko.
Gosaritarako beharrezkoa den denbora hartzen jakitea:
- 15 min. baino gutxiago: - %10
- 15 min. baino gehiago: % 10
Jardueretan jarrera eta partehartze egokia izatea:
- Irakasleak agintzen duena egitea : % 10
- Irakasleak partehartzeko esaten duenean modu egoki eta formalean partehartzea: % 10
IBILBIDEAREN DISEINUA: Egin beharreko ekintzak:
1. EGUNA
1. Jarduera: Ikasleen aurre ezagutzak jakiteko jarduera. Ikasleei galdetegi bat pasako diegu gosaltzeko garain dituzten ohiturak ezagutzeko. Modu honetan antzemango dugu dituzten gabeziak. Behin guztiek galdetegia bete eta gero talde txikitan erantzunak konparatuko dituzte eta ondoren talde handian komentatuko ditugu ateratako erantzunak.
- Materiala: Galdeketa Fitxa
- Iraupena: 45 minutu
2. EGUNA
1. Jarduera: Jarduera honen bidez, talde bakoitzak berain irizpidearen arabera zer gosalduko luketen aukeratuko dute arbelean egongo diren marrazkiak ( gailetak, esmea, gurina, fruta…)hautatuz. Ondoren, talde bakoitzak beste taldekideei azalduko die aukeratutako gosaria eta beraien ustez egokia den ala ez eztabaidatuko dute.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua
- Iraupena: 30 minutu
2. Jarduera: Irakasleak ikasleei jakinaraziko die arbelean dauden elikagaietatik zeintzuk diren gosaltzeko egokiak eta zeintzuk ez, zergaitia emanez eta ikasleak dituzten zalantza guztiak argituz.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua
- Iraupena: 15 minutu.
3. EGUNA
1.- Jarduera: Gosari egokiari buruzko bideotxo bat ipiniko diegu ikasleei (beheko aldean dago bideoa). Bertan, gosaltzeko ohitura onei zein txarrei buruz hitz egiten da. Bideoa ikusten bukatu ondoren, guztion artean ikusitakoa komentatuko dugu.
- Materiala: Proiektorea, ordenagailua.
- Iraupena: 20 minutu.
2.- Jarduera: Ikasle bakoitzak bere ustez egokia den gosaria diseinatuko du orain arte ikasitako guztia kontutan hartuz. Irakasleak jarduera hau notarako hartuko du.
- Materiala: papera eta arkatza.
- Iraupena: 25 minutu.
Ongi etorri gure txokora!
Hace 10 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario