BLOGGEKO TALDEKIDEAK:

Kaixo:
Nagore Zapirain, Leire Arrate eta Igone Razkin gara. Lehen Hezkuntza 3.mailako ikasleak eta Teknologi berriak ikasgairako sortu dugu blogg hau.
Bertan, hainbat gauza interesgarri topa ditzazkezue. Ikusi, arakatu, mihatu, behatu...dezakezue.
Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aio pelaio!!!

GURE ARGAZKITXO BAT

GURE ARGAZKITXO BAT

martes, 22 de junio de 2010

FAMILIA ETA TEKNOLOGI BERRIAK

Ekarpen hau ikusteko sakatu hemen

Hemen ikusten duzuen ekarpen edo testu honek aipatzen digu nola erabili teknologia berriak familian.Beraz, gurasoentzako gida bat dela esan dezakegu.
Batetik, aipatzen digu, teknologi berrien erabilerak seme-alabengan ondorio positiboak eta negatiboak dituela. Ondorio positiboei dagokionez, aipatzekoa da, egun internet eta ordenagailuen erabilera egokiak lexikoa handitzen laguntzen digula. Baita ere,ondenagailua era egokian erabiltzeak egungo gizartearen funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen digu. Telefono mugikorrei dagokionez,azken hauek, pertsonen arteko komunikazioa errazten dute. Ondorio negatiboei begira, esan dezakegu, teknologi berriek adikzioa eta autokontrolerako zailtasunak ekar ditzaketela eta telefono mugikorren kasuan hizkera desegokia erabiltzeak ohitura linguistiko txarren eskuraketa erraz dezake.
Telebistari dagokionez, komenigarri eta beharrezkoa da haurrek telebistaren aurrean pasatzen duten denbora gurasoen aldetik kontrolatua egotea eta haurrek asteburuetan telebista ikusten pasatzen duten denbora astean zehar pasatzen dutenaren ezberdina izan behar da.
Internet eta ordenagailuen kasuan berriz, gurasoek seme-alabei etxean aukera hau eskaini aurretik beraiek bai internet eta baita ordenagailuak ere erabiltzen jakin beharra daukate.
Bideojokoen kasuan, komenigarria da bideojokoak haurren adinera egokituak egotea eta lehenengo joko saioetan gurasoak eta haurrak elkarrekin aritzea.
Azkenik, telefono mugikorrei dagokionez, seme-alabei mugikor bat eskaintzeko une egokia beraien bizitza soziala independenteagao izaten hasten denean da, komunikazio elementu bat bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario