BLOGGEKO TALDEKIDEAK:

Kaixo:
Nagore Zapirain, Leire Arrate eta Igone Razkin gara. Lehen Hezkuntza 3.mailako ikasleak eta Teknologi berriak ikasgairako sortu dugu blogg hau.
Bertan, hainbat gauza interesgarri topa ditzazkezue. Ikusi, arakatu, mihatu, behatu...dezakezue.
Besterik gabe, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aio pelaio!!!

GURE ARGAZKITXO BAT

GURE ARGAZKITXO BAT

miércoles, 9 de junio de 2010

Teknologia Berrien Erabilpena

Check out this SlideShare Presentation:
Teknologia berrien erabilpena, eskoletan era desberdinean ari dela sartzen esan dezakegu.
Gaur egun, badakigu nolako garrantzia hartzen ari diren teknologia berriak eta beraiekin egin edo burutu daitezkeen ariketak. Orain arte, lagungarri bezala erabili ditugun proiektu eta programak, orain, irakaskuntza proiektuaren barnean sartzen eta garrantzia hartzen hasi dira, esan daiteke, beharrezko bilakatu direla teknologia berriak irakaskuntza ikaskuntza prozesuan.
Haur hezkuntzatik hasi eta ondorengo urteetan oraindik indar handiagoa hartzen ari den proiektua da teknologia berrien arloa. Eskola askotako irakaskuntza jada, horretan oinarritua baitago, hau da, ordenagailu bidez eta ordenagailu bidezko programetan oinarritua.
Garrantzitsua da, jabetzea, nolako garrantzia daukaten gaur egun teknologia berriak, hemendik aurrera beharreko instrumentu bilakatuko baita ikastetxe guztietan.

SCRACH: Eragiketak

Scratch Project

- HELBURUAK:

Programa honen bidez, haurrek eragiketak egiten ikasiko dute modu ludiko eta dibertigarri batean.

- GAITASUNAK:
c) Matematikarako gaitasuna

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- NORI ZUZENDUA:

Jarduera hau, Lehen Hezkuntzako 2.ziklorako egokia da, hain zuzen, 3.mailarako.

- ABANTAILAK:

Era erraz eta dibertigarrian eragiketak egiten ikasiko dute.

- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua, interneta eta Scratch programa.


tutoriala ikusteko:


Watch live streaming video from agapitotxu at livestream.com

MINDOMO: Elikadudaren eskema

Elikaduraren eskema ikusteko hemen sakatu

- HELBURUAK:

Haurrek dieta orekatu baten nondik norakoak ezagutuko dituzte programa honen bidez modu argi eta eskematikoan.

- GAITASUNAK:

a) Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna

d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

h)Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- NORI ZUZENDUA:

Lehen hezkuntza 2.ziklorako egokia da.

- ABANTAILAK:

Programa honek hainbat abantaila ditu. Batetik, mapa kontzeptuala denez, haurrek ikasi beharrekoa errazago barneratzen dute ideia nagusiak modu argi eta antolatu batean agertzen baitira. Bestetik, bai argazki, bideo, marrazki.... txerta daitezke eta honek irakaskuntza ikaskuntza prozesua errazten du.

- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua, internet, mindomo programa eta proiektorea.

tutoriala ikusteko:


Watch live streaming video from agapitotxu at livestream.com

PIXTON: Gosari egokia



Ikusten ez bada, hemen sakatu dieta orekatua

- HELBURUAK:

Progama honen bidez, haurrek ordenagailuarekin komiki bat egiten ikasi dezakete modu errazean. Guk egindako komikia elikadura egokiaren ingurukoa da eta bertan, dieta orekatuaren nondik norakoak ezagutzeko parada izango dute.

- GAITASUNAK:

d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna


- NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta komikiaren arabera adin ezberdinetako haurrekin landu ahal izango dugu.

- ABANTAILAK:

Era dibertigarri eta entretenigarriaren bidez haurrek komiki bidez nahi duten gaia landu ahal izango dute.

- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua, interneta eta Pixton programa.



tutoriala ikusteko:

Watch live streaming video from agapitotxu at livestream.com

VOKI: Gosarietarako abestia

Get a Voki now!

- HELBURUAK:

Era dibertigarri batean jaso nahi den mezua entzuteko balio du.

- GAITASUNAK:

d) Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako egokia da.

- ABANTAILAK:

Irakasleak edo ikasleek eman nahi duten mezua era dibertigarri eta ludikoan entzuteko balio du, era honetan haurrak gehiago motibatuko direlarik.

- BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta, Voki programa eta mikrofonoa.

Tutoriala ikusteko:


Watch live streaming video from agapitotxu at livestream.com

PUZZLEA



-HELBURUAK:

Puzzleak osatzea irudiak identifikatuz era entretenigarri batean.

- GAITASUNAK:
c) Ikasten ikasteko gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimerako gaitasuna


- NORI ZUZENDUA:

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta pieza kopuru eta zailtasunaren arabera adin ezberdinetako haurrentzako zuzendua egongo da.

- ABANTAILAK:

Ohiko puzzleak izan ordez, ordenagailu bidez osatu ahal izango dituzte puzzleak.

- BEHARREZKO ERREKURTSOAK:

Ordenagailua, interneta eta programa.


tutoriala ikusteko:


Watch live streaming video from agapitotxu at livestream.com